Ostirala, 17 Otsaila 2017
www.plazairekia.eus webgunearen bidez, herritarrek gure hiriko turismoaren helburu eta erronken inguruko hausnarketak eta iritziak partekatu ahal izango dituzte.
Jasangarritasuna, herritarren eta turisten arteko oreka, turismogunearen nortasuna mantentzea eta antzeko gaiak dira 2017-2021 Gida Planaren hausnarketako gunea. Donostia Turismoa & Convention Bureau ari da Gida Plana diseinatzen, eragile publiko-pribatuen eta nazioarteko adituen lankidetzarekin, eta Plaza Irekiaren bidez herritarren parte-hartzea gehituko zaio.
Jarduera turistikoa garapen urbano, ekonomiko, sozial eta kulturalaren iturri izan liteke, enplegua eta bizi-kalitatea sor dezake. Horregatik, garrantzitsua da guztien artean hiria sortzea, gardentasunez, hiritarrak gure erabakien protagonista izan daitezen. Plaza Irekia helburu horrekin sortu da, hausnarketa, ideia, proposamen eta ikuspegi osagarriak emateko interesa duten ahots guztiak entzuteko, hala, gure balioekin errespetuzkoa eta jasangarria izango den turismoa bermatzeko, turismogunearen nortasuna eta autentikotasuna mantenduz.
Gainera, jasangarritasuna eta hazkunde orekatu eta harmonikoa bermatzeko, ezinbestekoa da estrategia bat planifikatzea eta Donostiarako nahi dugun hiri-ereduari buruz hausnarketa egitea. Hori dela eta, Donostia Turismoa & Convention Bureau duela hilabete batzuetatik 2017-2021 Turismoaren Gida Plana idazten ari da, eragile publiko-pribatuekin, nazioarteko adituekin eta erakundeekin lan-mahaiak antolatuz.
Ideiak eman nahi dituzten herritarrek webgune honen bidez egin dezakete: www.plazairekia.eus, hilabete bateko epean. Bertan, 5 gai nagusiren inguruko galderak egiten dira, eta haiei buruzko iritziak eman daitezke. Gai horiek dira Gida Planeko etorkizuneko ardatz nagusiak: Turismoaren hazkunde orekatua eta jasangarritasuna, marka turistikoa, turismoaren gobernantza, segmentu turistiko espezifikoen garapena eta hiriaren eredu turistikoa.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago