Donostia Turismo & Convention Bureauk eta enpresa bazkideek IBTM Kongresu Feriannparte hartuko dute

Donostia Turismo & Convention Bureauk eta enpresa bazkideek IBTM Kongresu Ferian parte hartuko dute

Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkaritza bat, 15 enpresa bazkiderekin batera joango da Bartzelonako IBTM Feriara. Bertan, Basque Country stand-ean presentzia nabarmena izango du. IBTM negozio eta kongresu bidaien alorrean munduko topaketa garrantzitsuenetakoa da, eta Donostiako ordezkariek bertako profesionalekin elkartzeko agenda estua izango dute.

IBTM Feria Bartzelonan izango da azaroaren 29tik abenduaren 1era. IBTM azoka munduko garrantzitsuenetakoa da pizgarri-, negozio-bidaia, kongresu eta jardunaldietako bileretan. Urtero 150 herrialdeko 15.000 parte hartzaile baino gehiago hurbiltzen dira bertara: Convention Bureau-ak, bilerak egiteko azpiegiturak, hotelak, norakoak, bidaia agentziak edo jardunaldietarako zerbitzuak, besteak beste.

Donostia Turismo & Convention Bureauz gain, 13 enpresa bazkidek ere parte hartuko dute: agentzia espezializatuak, hala nola, Inbasque, GS Incoming, Hagoos, Basque Destination eta Bascoming, zein arlo desberdinetako ordezkariak, hots: Aquarium, Ficoba, Kursaal, Victoria Eugenica Antzokia eta Londres hotelak, IXO taldea, Go Local eta Tenedor Tours. Enpresa- bazkideak hiriaren promoziorako gakoa dira eta Donostiako irudia indartzen dute negozio- helmuga bezala, azpiegitura eta zerbitzuen kalitatea erakutsiz.

Donostiak Basque Country stand-ean presentzia izango du eta ordezkariek topaketa-agenda estua izango dute mundu guztiko eragileekin: EEBB, Australia, Frantzia, Alemania, Holanda, Suedia, Belgica, Errusia, Brasil, Espainia, Italia, Turkia, Bulgaria… Lan bilera horietan, Donostia Convention Bureauko ordezkariek interesatutako eragileei Donostiaren eskaintza azalduko diote, hots, hiriak bilera-helmuga bezala eskaintzen dituen aukerak. Hala, merkatu berrietako eragileak ezagutu eta kontaktuak trukatuko dituzte.

 

 


 

 

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.