Donostia Turismo & Convention Bureauk bisita gidatu eta ihesaldi berriak eskainiko ditu turismoa auzo guztietan banatzeko eta sasoiez-kanpoko turismoa bultzatzeko
- Astelehena, 19 Abendua 2016
- Abenduko zubian bisita berriak eskainiko dira: Egian (Cristina Enea- Tabakalera) eta Antiguon (Miramar Jauregia- Haizearen Orrazia). 2017an ere programatuko dira bisita hauek.
- Era berean, Urte zahar-gauerako ihesaldia diseinatu da, eta Gabonetako kanpaina eta ekintza-agenda sustatuko da, udatik kanpo bisitariak erakartzeko helburuarekin.
Donostia Turismo & Convention Bureauko Plan Nagusiaren helburu da desestazionalizazioa eta deskontzentrazioa. Horretarako, bi bisita gidatu berri eskainiko ditu Egian eta Antiguo/Ondarretan. Bisita horiek 2017an ere mantenduko dira, eta arrakasta baldin badute, kopurua eta maiztasuna handituko da.
Gune batzuetako kontzentrazioa ekiditeko asmoz (eremu batzuetako saturazioa ekiditea eta turismoa hiriko eta lurraldeko auzo guztietan banatzea), bi bisita gidatu berri merkaturatu dira: gidari profesional batek Cristina Enea parkea eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa erakutsiko ditu Egian egingo den bisitan; gainera, Haizearen Orrazia eta Miramar jauregia bilduko dituen ibilbidea egingo du Antiguako bisitan.
Bisita gidatuak abenduko zubian egingo dira lehenengoz, abenduaren 3,4,5,7,8 eta 9an, eguerdian. Renfe geltoki pareko autobus geralekua izango da abiapuntua. Bisitek 45-50 minutu inguruko iraupena izango dute eta 5 euro izango da prezioa. Halaber, bus turistikoarekin txartel konbinatua erosi ahali zango eta, eta, horrela, kostua 3 eurokoa izango da.
Bestalde, urtaroen araberakoa ez den turismoa bultzatzeko asmoz (hau da, turismoa uda-sasoitik kanpo bultzatzea) Donostia Turismoa & Convention Bureauk bideratu dituen ekintzen baitan, Urtezahar-gauerako ihesaldi berria diseinatu du. Afaria-kotilioia eta bi ostatu-gau biltzen ditu Londres, Barceló Costa Vasca eta Amara Plaza hoteletan. Era berean, urte osoan, ihesaldi ugari eskaintzen dira (gastronomikoak, erromantikoak, kirol arlokoak, jaialdiekin lotura dutenak…); izan ere, hazten ari den turismo mota bat erakartzeko gakoak dira: CityBreak izeneko turismoa, alegia (2-3 eguneko bidaiak).
Abenduan turistak erakartzeko, zubirako bisita gidatuez eta Urte Zaharreko ihesaldiaz gain, Donostia Turismo & Convention Bureauk, bere bazkideekin batera, gabonetako kanpaina eta ekimen agenda bat prestatu du. Gabonetako Agenda www.sansebastianturismoa.eus webgunean ikus daiteke.