Osteguna, 15 Ekaina 2017
Eremu zehatzetan bisitariak pilatzea ekiditeko eta egonaldia luzatzea bultzatzeko asmoz, Donostiak auzoei balioa ematearen eta Gipuzkoa lurralde osoan esperientziak eskaintzearen aldeko apustuari eutsiko dio, zerbitzuen eta produktuen eskaintza sendotuta.
Hiru bulegoetan, jendearen arretarako ordutegia luzatu da: Donostiako autobus-geltokiko informaziogunea, Alderdi Ederreko gunea eta Boulevardeko bulego nagusia. 17 langile berri batu dira kalitatezko arreta eskaintzeko.
Mugikortasun eta aparkalekuei buruzko informazioa hobetzeko lan egin da, bai informazio guneetan eta baita www.sansebastian.com webgunean ere.
Donostia Turismo & Convention Bureau udaren hasierarako prestatu da, Donostia kalitatezko turismogune bezala mantentzeko. Horregatik, udari begira, langile gehiago izango ditu, zerbitzu eta produktuen eskaintza handituko dueta eta mugikortasun eta aparkalekuei buruzko informazioa hobetu du.
Mugikortasuna eta aparkalekuen informazioa hobetu da
Donostia Turismo & Convention Bureautik, Udaleko Mugikortasun Sailarekin lan egin da mugikortasunaren eta aparkalekuen gaineko informazioa hobetzeko.
Webgunean atal berri bat sortu da, eta, bertan, garraio publikoan nola mugitu (lineak, ordutegiak etab.) eta aparkatzeko aukeren inguruko informazio zehatza azaltzen da. Hiriko parkingen eta aldirietako parkingen planoa ezarri da. Aldirietako parkingak doakoak dira eta autobús baten bidez hiriaren erdigunearekin lotuta daude. Halaber, parkingen okupazio-mailaren informazioa eskaintzen da denbora errealean.
Era berean, SanSebastianCard eta Basquecard txartelek garraio publikoan mugitzea errazten dute, baliabide turistiko garrantzitsuenetan deskontuak eskaintzeaz gain.

Zerbitzu, produktu eta esperientzien eskaintza handitzen da, Gipuzkoan eta inguruan.
Uda-garaian bisitarien kopurua handitzen denez, Donostia Turismoa & Convention Bureauren zerbitzuen eta produktuen eskaintza osoa sendotu da eskainitako datei, ordutegiei eta hizkuntzei dagokienez.
Donostia Turismoa & Convention Bureauk turismo iraunkorraren aldeko apustua egin du eta bere Gida Planaren (2012-2016) helburuetako bat da turismo-fluxua hiriko auzoetara eta Gipuzkoa lurraldera edo ingurunera banatzea. Eskaintzen diren produktuen erdia, hain zuzen ere, Donostiatik kanpo egiteko esperientziak dira.
Deskontzentrazioaren bidez, lurraldeko turismo eta natura arloetako baliabide bikainei balioa eman diezaiekete, turismoguneetan pilatzea ekidinda. Gainera, turismo-egonaldiaren luzapena bultzatu eta, horrenbestez, batez besteko egonaldia handi daiteke.
Badakigu turismo-fluxua Donostiako Alde Zaharrean eta erdigunean pilatzen dela eta, ondorioz, Donostia Turismoa & Convention Bureauk auzo bakoitzari nortasuna eta balioa eman nahi dizkio, ibilbideak proposatuta eta haietako bakoitzeko turismo-baliabideak eta -erakargarritasunak ezagutarazita. Hiriko plano turistiko berrian Donostiako hiru turismo eremu bereiz daitezke argi eta garbi: Igeldo-Ondarreta-Antigua, Alde Zaharra-Erdigunea, Sagues-Gros-Egia. Horrez gain, webgunean ere ikus daiteke hiriko auzoei buruzko tematikoa:
Turistarentzat Donostiako ingurunean beste era bateko esperientziak bultzatzen dituzten turismo arloko produktuak eta zerbitzuak ere merkaturatzen ditugu:
Txangoak – Gipuzkoako eta Iparraldeko kostaldeko herri ederrenetara bisita (Hondarribia, Pasai Donibane, Zarautz, Getaria, Zumaia…), Goierri ezagutzea, Donejakueko ibilbideak eta abar; Gastronomia arloko jarduerak – pintxoen ibilbideak, sukaldaritza tailerrak eta abar – Basque style esperientziak – erremonteko partidak, bisita Sagardoetxera eta bazkaria edo afaria sagardotegian, gaztandegira bisita eta abar – Bisita gidatuak – funtsezko bisita, bisita kulturala, Egia eta Ondarreta auzoetako bisita, bus eta tren turistikoak, bike tour-a eta abar- eta Bidaiak itsasontzian edo uretako kirolak: katamaranez egindako ibilbideak, piragua edo stand up paddle.
ESKAINITAKO JARDUERAK
BISITA GIDATUAK
Donostia Funtsezkoa
Donostia Kulturala
Donostia Pintxoak
DSS City Tour Bus
DSS City Tour tren turistikoa
Bisita gidatua Ondarretan
Bisita gidatua Egian
Donostia Bizikleta Elektrikoan
Bike Tour
TXANGOAK
Iparraldeko kostalde frantseseko tourra
Donejakueren abentura
Iparraldeko kostaldeko tourra: Pasaia eta Hondarribia
Euskal kostako tourra: Zarautz, Getaria, Zumaia
Gaztelugatxeko Doiene eta Gernika
Biarritz eta Donibane Lohizune
Gasteiz, Santa Maria Katedrala eta Añanako Salinak
Baztaneko arana (Zugarramurdi eta Elizondo)
3 tenpluen ibilbidea
Hop On Hop Off Gipuzkoa
GASTRONOMIA
Donostia Pintxoak
Cook, VisEAT & Taste Basque Culinary Center
Cook & Pintxos at Basque Culinary Center
Abangoardiazko sukaldaritza tailerra eta sukaldaritza izarrekin
BASQUE STYLE
Tradiziozko merkatura bisita (Tolosa)
Galarreta Frontoian erremonte partidua
Astigarragako sagardotegian esperientzia
Gaztandegira bisita
Petritegi bodegara premium bisita + bazkaria/ afaria Visita Premium Bodega Petritegi + comida/cena
BIDAIAK ITSASONTZIAN/ URETAKO KIROLAK
Donostiako Katamarana
Motodrun txalupa irlara: lerro urdinaren bisita
SUP/Body Board/Piragua alokairua
SUP XL alokairua
Produktu guztiak Donostia Turismoa & Convention Bureauko kide diren enpresek antolatuta daude eta modu presentzialean eskura daitezke Donostia Turismoaren bulego nagusian eta online sansebastianturismoa.eus webgunearen bidez.
Era berean, Donostiako ingurunea ezagutzeko gertuko beste iradokizun batzuk gomendatzen eta Basquecard bultzatzen dugu. Gipuzkoan eta Euskadin garraio publikoan joan-etorriak egitea ahalbidetzen duen txartela da.
Langileak eta bisitariaren arreta-ordutegia handitzea
Bisitan etortzen direnei eskainitako turismo-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureau-k langile kopurua sendotu du beste 17 langilerekin uda denboraldian. Horrenbestez, arretarako plantilla 28 lagunekoa da.
Gainera, uda-denboraldian, ekainaren 19tik irailaren 30era, Udako Informazio Gune berria izango da, beste bi bulegoez gain, hots, Donostiako Autobus Geltokiko Bulegoa eta Boulevardeko Bulego Nagusia. Data horietan hurrengoa izango da informazioguneen ordutegia:
Donostia Turismoko bulego nagusia Boulevardean
Astelehenetik larunbatera: 09:00 – 20:00
Igandetan: 10:00 – 19:00
Donostiako autobus-geltokiko informaziogunea
Astelehenetik igandera: 10:00 – 20:00
Alderdi Ederreko DSS2016EUren informaziogunea
Astelehenetik igandera: 10:00 – 20:00
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago