Donostia Londreseko World Travel Marketen

Donostia Londreseko World Travel Marketen

  • Donostia Turismo & Convention Bureauk Londreseko World Travel Market-en (WTM) parte hartuko du azaroaren 7tik 9ra. WTM nazioarteko feria garrantzitsuenetakoa da.
  • Turismoarekin lotutako hainbat agentzia eta enpresek Donostia Turismo & Convention Bureau-rekin bidaiatuko dute alor turistikoko profesionalekin kontaktuak egin eta hitzarmenak lotzeko: Basque Destination, Bask for all, Feel Free Rentals, Hagoos- Your Basque Country DMC, Novotravel eta Smart San Sebastián.
  • Ernesto Gascok, Donostiako Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak, Londresen azpimarratu du turismo angloxajoia izugarri hazten ari dela azkenaldian, Donostiara bisitari gehien dakarren 3.herrialdea bilakatuz, Frantzia eta EEBBren atzetik soilik.

San Sebastián Turismo & Convention Bureauk WTM-n parte hartuko du, Basque Country stand-ean, Bilbo eta Gastezekin batera. Xedea da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea, eta baita “city break” helmuga bezala ere. Elkarren segidako hirugarren urtez Basquetour stand propioarekin joan da WTMra, azokaren 37.edizioan.

Donostiak posizionamendu pribilegiatua du, nazioarteko komunikabide ugaritan behin eta berriro agertu baita urtean zehar: The New York Times, BBC, The Telegraph, The Daily Mail, The Guardian, Forbes, Le Monde, Le Parisien, Le Figaro, The Evening Standard, The Independent, The Sunday Times, Lonely Planet, Nacional Geographic, Fodor, Routard, Condé Nast Travelle etab.

Donostia Turismok hiriko eskaintza turistikoa ezagutzera emango du hiri edo city break alorretan, kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak bereziki gailenduz.

Basque Country stand-a azaroaren 7an inauguratuko da 11.00etan, Itziar Epalzaren eskutik -Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea – eta Ernesto Gascoren presentziarekin – Donostiako Garapen Ekonomiko, Komertzio, Ostalaritza eta Turismoko zinegotzia-, zein Donostia eta Euskadiko beste hainbat enpresa eta erakundeetako ordezkariekin.

WTM sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureau-ko arduradunek lan-topaketak izango dituzte sektoreko agenteekin, online merkaturatze agente nagusiak barne, Donostiako Turismoko merkaturatze ahalmena indartzeko eta turismoa errentagarri egiteko estrategiak sendotzeko.

Sektore turistikoan, posizionamendua eta online komertzializazioa biziki garrantzitsua da: Donostia Turismoko hainbat ikerketaren arabera, bidaien %50etik gertu Internet bidez erosten dira.

Astelehenan, azaroak 7, Speed Networking saioak egongo dira, erakusketari eta saltzaileen artean hitzordu laburrekin. Donostia eta Euskadiko hainbat enpresek ferian parte hartuko dute, beraien buruak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko, eta etorkizunean negozio-aukerak zabaltzeko. Parte hartuko duten Gipuzkoako enpresak hurrengoak dira: Basque Destination, Bask for all, Feel Free Rentals, Hagoos- Your Basque Country DMC, Novotravel eta Smart San Sebastián.

World Travel Market (WTM) eta Erresuma Batuko turismoaren eboluzioa

World Travel Marketera 100.000 bisitari hurbiltzen dira, 50.000 profesional baino gehiago munduko 182 herrialdetatik eta 9000 buyer edo erosle mundu guztitik. Beraz, sektorean negozioak egiteko leku paregabea da.

Ernesto Gascok -Donostiako Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak- Londresen azpimarratu duen bezala, “Donostiaren presentzia WTMn oso garrantzitsua da, kontuan hartuta, Donostia bisitatzen duten nazioarteko merkatuen artean, Erresuma Batua 3.postuan dagoela, Frantzia eta Estatu Batuen atzetik soilik. Azken 4 urteetan, turista inglesen sarrera %22,5 igo da gaualdietan“.

Euskadiko Behatoki Turistikoaren arabera, Erresuma Batuko bisitarien motibazio nagusia City Break (ihesaldi edo egonaldi motzak) eta Turing-a da. Estatistiken arabera, Euskadi bisitatu zuten turisten %77a aurretik zerbitzuren bat kontratatu zuten; batez ere, Internet bidez (%80). Erresuma Batuko Turista baten bidaiaren kostua 394 eurokoa da, eta %90ak Euskadi positiboki baloratzeaz gain, turismo helmuga bezala gomendatuko luke. Euskadi britaniar turistarentzat helmuga gero eta erakargarriagoa da, eta azken 5 urteteetan, %45 hazi dira sarrerak, eta %60 ostatu-gauak.


Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.