Donostia Londreseko World Travel Marketen sustatuko da

Astelehena, 06 Azaroa 2017

• Donostia Turismoa & Convention Bureauk Londreseko World Travel Market-en (WTM) parte hartuko du azaroaren 6tik 8ra. WTM nazioarteko feria garrantzitsuenetakoa da, eta Erresuma Batua, nazioartean, Donostia gehien bisitatzen duten merkatuen artean, hirugarren posizioan dago.
• Donostia Turismoa & Convention Bureauk Basquetourren eskutik bidaiatuko du, Gipuzkoako hainbat enpresa eta agentziarekin batera, alor turistikoko profesionalekin kontaktuak egin eta hitzarmenak lotzeko: Bascoming, Basque Destination, Basquelands Way, Hagoos, Mimo Food eta Smart San Sebastian.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk WTM-n parte hartuko du, Basquetourren eskutik, Turespañako Basque Country espazioan. Xedea da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea, eta hiriko eskaintza turistikoa ezagutzera ematea hiri edo city break alorretan, kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak bereziki gailenduz.

WTM sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureau-ko arduradunek lan-topaketak izango dituzte sektoreko agenteekin, online merkaturatze agente nagusiak barne, Donostiako Turismoko merkaturatze ahalmena indartzeko eta turismoa errentagarri egiteko estrategiak sendotzeko. Gipuzkoako enpresak – Bascoming, Basque Destination, Basquelands Way, Hagoos, Mimo Food eta Smart San Sebastia- Speed Networking saioak izango dituzte, erakusketari eta saltzaileen artean hitzordu laburrekin. Gainera, beraien buruak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko, eta etorkizunean negozioa zabaltzeko aukera izango dute.
World Travel Market (WTM) eta Erresuma Batuko turismoaren eboluzioa
World Travel Marketera 100.000 bisitari hurbiltzen dira, 50.000 profesional baino gehiago munduko 182 herrialdetatik eta 9000 buyer edo erosle mundu guztitik. Beraz, sektorean negozioak egiteko leku paregabea da.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk turismo jasangarri eta orekatuaren alde apustu egiten du VISIT- BIZI 2017-2021 Gida-Plan berrian, bizi-kalitateari eta hiriaren benetakotasunari lehentasuna emanez. Horrela, promozio masiboa eta orokorra egin beharrean, sektore eta merkatu estrategikoetara zuzenduko da; eta horietako bat da, hain zuzen ere, Erresuma Batua.

Donostia bisitatzen duten merkatuen nazioarteko sailkapenean, Erresuma Batua, 3. Posizioan dago. 2017an britainiarrek, 66.872 ostatu-gau pasa dituzte Donostian (EUSTAT). Euskadiko Behatoki Turistikoaren arabera, Erresuma Batuko bisitarien motibazio nagusia City Break (ihesaldi edo egonaldi motzak) eta Touring-a da. Estatistiken arabera, Euskadi bisitatu zuten turisten %77a aurretik zerbitzuren bat kontratatu zuten; batez ere, Internet bidez (%80). Erresuma Batuko Turista baten bidaiaren kostua 394 eurokoa da (batez ere jatean, ostatuan, garraioan, erosketetan, museoen sarreretan eta programatutako ekintzetan egiten dute gastua) eta %90ak Euskadi positiboki baloratzeaz gain, turismo helmuga bezala gomendatuko luke. Euskadi britaniar turistarentzat helmuga gero eta erakargarriagoa da, eta azken 5 urteteetan, %45 hazi dira sarrerak, eta %60 ostatu-gauak.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.