Azteazkena, 21 Iraila 2016
Japoniako FOX telebista Donostiako standean izan da eta hiria helmuga turistiko Premium moduan goratu du.
Japonia Donostia Turismo & Convention Bureauko merkatu lehenetsietako bat da, eta, horregatik, irailaren 22tik 25era JATA azokan izango da. Azokara 180.000 pertsonatik gora hurbilduko dira, bai profesionalak eta baita publiko finala ere.
Donostia Turismo & Convention Bureau, Basquetourrekin batera, JATA azokan parte hartzen du, Japoniako garrantzitsuena, eta nazioartean garrantzitsuenetakoa. Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea. 2016 Hiriburutzaz gain, Donostiak posizionamendu azpimarragarria du nazioartean, eta 100 komunikabide eta gida baino gehiagotan goratua izan da; hala nola, The New York Times, CNN, BBC, The Telegraph, The Guardian, Le Monde, Lonely Planet, Fodor edo Condé Nast Traveller.
Japoniako FOXek Donostiako standeko ordezkariak elkarrizketatu ditu eta hiria helmuga turistiko guztien artean goraipatu du, kalitate handiko helmuga turistiko gisa.
JATA azoka sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariek hitzordu ugari lotu dituzte Japonia eta nazioarteko agentziekin eta, halaber, hainbat workshop egingo dituzte Donostiako eskaintza turistikoa ezagutzera emateko. Besteak beste, city break edo ihesaldiak sustatuko dira, bereziki turismo kulturala, gastronomikoa, kirolak eta jaialdiak nabarmentzeko.