Donostia JATA azokan izan da, Japoniako garrantzitsuena, hiria helmuga turistiko gisa sustatzeko

Asteartea, 26 Iraila 2017

Japonia Donostia Turismo & Convention Bureauko merkatu lehenetsietako bat da, eta, horregatik, irailaren 21etik 24ra “JATA Tourism Expo Japan 2017” azokan izan da.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren laguntza jaso du Donostiak, eta, horrela, hiria helmuga turistiko bezala sustatzeaz gain, Euskal Herriko informazioa ere zabaldu du. Azokara 180.000 pertsonatik gora hurbildu dira, bai profesionalak eta baita publiko finala ere.

Donostia Turismo & Convention Bureauk JATA azokan parte hartzen du, Japoniako garrantzitsuena, eta nazioartean garrantzitsuenetakoa. Bigarren urtea da Donostia azoka horretara hurbiltzen dena, Japoniako publikoak interés handia baitauka Euskal Herrian, eta bereziki Donostian. Aurten Donostiak Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko laguntza jaso du, eta, beraz, Donostiakoaz gain, Euskal Herriko informazioa ere zabaldu du.

JATA azoka sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariek hitzordu ugari lotu dituzte Japonia eta nazioarteko agentziekin eta, halaber, hainbat workshop egingo dituzte Donostiako eta Euskal Herriko eskaintza turistikoa ezagutzera emateko. Besteak beste, city break edo ihesaldiak sustatuko dira, bereziki turismo kulturala, gastronomikoa, kirolak eta jaialdiak nabarmentzeko.
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.