Donostiak turismo arduratsuaren aldeko apustua indartuko du Hiri Helmuga Turistikoen Sarean parte hartuz

Donostia Hiri Helmuga Turistikoen Sarean

Donostia Turismoa hiri fundatzaile moduan sartuko da estatuko aliantza horretan, beste sei hiribururekin batera, herritarren ongizatea erdigunean kokatzen duen Gurera kudeaketa turistikoko eredu berriarekin bat datorren ekimena izanik.
Donostiak Hiri Helmuga Turistikoen Sarea osatu du, estatuko beste sei hiri handirekin batera, turismoak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko helburuarekin beste hiri helmuga batzuekin elkarlanean aritzeko. Donostiarekin batera aliantza osatu duten hiriak Valentzia, Bartzelona, Madril, Malaga, Sevilla eta Zaragoza dira. Donostia Turismoko zuzendari nagusia, Isabel Aguirrezabala, izan da gure hiriaren ordezkaria.
 
Donostiak sare horrekin bat egin du Gurera ikuspegiaren planteamenduaren esparruan, hau da, Donostiako Udalak eta Donostia Turismoak donostiarren bizi kalitatea bermatzen duen kudeaketa turistiko orekatuagoa eta zeharkakoagoa lortzeko abian jarri duten eredu berria.
 
 
Sare berria hiri errealitate konplexuak eta erronka partekatuak dituzten hirien arteko lankidetzarako gune iraunkor bat sortzeko egin da. Erronka horien artean daude, besteak beste, fluxu turistikoen kudeaketa, ingurumen eta gizarte jasangarritasuna, ondarea babestea, eraldaketa digitala edo jarduera turistikoa eta herritarren eguneroko bizitza bateragarri egiteko beharra.
 
Testuinguru horretan, Donostiak bere ikuspegi propioa eskainiko du, hiri proiektuarekin lerrokatuta dagoen kalitate handiko turismo jasangarri eta arduratsu baten alde egindako ibilbidea oinarri hartuta.
 
Donostia Turismoak sare horretan parte hartzeari esker, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ahal izango dira beste hiri helmuga batzuekin, eta hirientzat gero eta garrantzitsuagoak diren eztabaidetan dugun ahots erkidea indartu egingo da.
 
Helmugen arteko lankidetza tresna baliagarria izango da turismo eredu berritzaileago, jasangarriago eta orekatuagoak lortzeko, bidaia ohituren aldaketei erantzuteko gai direnak eta tokiko gobernuek turismoaren plangintzan eta kudeaketan duten inplikazio gero eta handiagora egokitzen direnak.
 

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.