Donostia Euskadiko turismoaren buru berriz ere

Osteguna, 23 Abuztua 2018

Uztaileko bisitarien sarrera %7,7 gora egin duela erakusten dute EUSTATeko datuek, Gipuzkoan berriz %3,8 igo da. Gaualdiak berriz, %7 egin dute gora Donstian (%5,7 Gipuzkoan). Donostia Euskadiko turismoaren buruan jarri da eta gainera hiriburuaren datu onei esker, Gipuzkoa hazkunde haundiena izan duen lurraldea izan da.

Helmugaren nazioartekotzea aipagarria da, nazioarteko turismoaren % 6,6ra igo da, Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzetako bat sendotuz.

Txartel Turistikoen eta hiriko zein lurralde osoko esperientzien salmenten gorakadek, turismoko jasangarritasuna indartu dute ere.

DONOSTIA EUSKADIKO TURISMOAREN BURU
Uztaileko datuek Gipuzkoako hiriburua Euskadiko lider turistikoa dela egiaztatzen dute, gaualdien %7ko hazkundearekin eta bidaiarien-sarreran %7,7arekin. Hiriburua, halaber, atzerriko turismoa gehien ekartzen duena da, bai zenbaki-absolutuetan (112.806 gaualdietan) eta baita ehunekoan ere (% 6,6tan).

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Donostiako turismoaren bilakaera positiboa erakusten duten datuengatik, “Turismoaren bilakaera positiboa erakusten dute eta hiriak kalitatezko turismoaren eta turismo iraunkorraren aldeko egin duten apustuaren ondorio dira”.

Gasco-k 2018an Donostiako Turismoaren goranzko joera nabarmendu du: “Oraindik abuztuko eta iraileko datuak falta dira, bi hilabete oso garrantzitsu. Gainera, gogoratu nahi dut Donostian turismoarekin lotutako sektorea ekonomiaren eragile bihurtu dela, eta horregatik urte osoan Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzekin lanean jarraitu behar dugula”
Gipuzkoako hiriburuaren datu on hauek uztailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien- sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio-maila, batez besteko egonaldiak eta gelatiko errentagarritasuna.

GAUALDIEN EBOLUZIOA 2018an
grafico-23-08

Aldi berean, uztailean 1.896 txartel turistiko banatu dira, joan den urtean baino %9,98 gehiago. Txartelek errekurtso turistikoetarako sarreretan deskontu interesgarriak bideratzearekin batera, garraio publikorako sarbidea ere errazten du bai hirian zehar baita lurraldean eta Elkargo Autonomikoko beste bi hiriburuetara ere.

ZERBITZUEN, PRODUKTUEN ETA DONOSTIAKO ZEIN LURRALDEKO ESPERIENTZIEN ESKAINTZA SENDOTU DA

Hiria kalitatezko turismo gune gisa mantentzeko, deskontzentrazioan sakontzeko eta fluxu-turistikoak banatzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureauk produktu eta zerbitzuen eskaintza handitzeaz gain, bisitariari zuzendutako arreta indartu eta hiriko mugigarritasunari eta aparkalekuei buruzko informazioa hobetu du. Honi esker, 4.710 esperientzia saldu dira uztailean eta fakturazioa %25,01 handitu egin da.

Uztailean ireki den on-line salmenta-kanalari esker produktuen eskuragarritasuna eta bisitariaren esperientzia hobetu da. Gaur egun, bisita gidatuen % 11,35 on line saldu dira.
Salgai dauden produktu guztiak, Donostia Turismoa & CBko kide diren establezimenduek eskaintzen dituzte; hots, tokiko enpresa txikiek, ingurumenarekiko jasangarriak direnek. Esperientzia lokalak dira, kulturaz eta tradizioz betetakoak, eta Donostiako auzoetan zein lurraldean egiten dira. Horrela, turismo gunearen deskontzentrazioa, jasangarritasuna, kalitatea eta benetakotasuna bultzatzen dituzte.
 

BISITA GIDATUAK
Miramar Jauregia 125 urte
Cristina Eneara bisita gidatua
Ondarretara bisista gidatua
Donostia funtsezko bisita gidatua
Donostia bisita gidatu kulturala
Urgul bisita
Donostiako kostaldea txirrinda elektrikoan
Donostiako auzoak txirrinda elektrikoan
Eguneko bisita: oinez, txirrindaz eta pintxotak
Bust turistikoa
Tren turistikoa

TXANGOAK
Euskal Kostaldea tourra: Hondarribia eta Pasaia
Euskal Kostaldea tourra: Zumaia, Getaria eta Zarautz
Gipuzkoako kostaldea
Txakoli bisita
Iparraldeko kostaldeko tourra: Donibane Lohizune eta Biarritz
Frantziako kostaldea
Donejakue bidearen abentura
3 tenpluak: Inaziotar bidea
Albaola Itsas Kultur faktoria eta sagardotegia
Flyscharen ibilbidea eta sagardotegia
Tolosako Azoka eta sagardotegia
Bilbo eta Gaztelugatxe
Arabako Errioxako upeltegiak
Idiazabal Gaztandegia eta sagardotegia

GASTRONOMIA
Pintxo Tourra Gros auzoan
Pintxoak eta JBD-ko ardo dastaketa
Pintxoak Donostiako auzoetan
Goi mailako sukaldaritza tailerra BCC
Goi mailako euskal sukaldaritza tailerra BCC
Summer Pintxo Edition BCC
Funtsezko pintxo sukaldaritza ikastaroa
Sukaldaritza ikastaroa
Basque cooking class: France Rioja & Navarra

EUSKAL OHITURAK
Bisita pilotalekura eta erremonte partidak Galarretan
Erremonte partidak Galarreta frontoian
Sagardotegia Astigarragan
Adarrazpi gaztandegira bisita
Premium bisita Petritegin

ITSAS IBILALDIAK ETA KIROLAK
Katamarana
Bisitatu uhartea itsasontzian
SUP/Body Board/Piragua alkilatzeko aukera
Bizikleta surf eta Skate alokatzeko bonu mistoa

AISIALDIA ETA IKUSKIZUNAK
Kasinoan gaua
Bestalde, Donostia Turismoa & Convention Bureauko informazio puntuetatik joan den urteko uztailean eta abuztuan baino bisitari gutxiago pasa dira. Hala ere, gurekin eta Donostiarekin bat egiten dutenek eta tokiko esperientzia bilatzen dutenek dira gure bulegoetara gehien hurbiltzen diren bisitariak.

Estatuko bisitarien ranking-a
1. Katalunia
2. Madril
3. Andaluzia
4. Valentzia

Atzerriko bisitarien ranking-a
1. Frantzia
2. Erresuma Batua
3. Alemania
4. AEB
Bulegora etortzen diren bisitarien %56-a atzerrikoak dira.

MUGIKORTASUNAREN ETA APARKALEKUEN HOBEKUNTZA
Donostia Turismoa & Convention Bureauk Udaleko Mugikortasun Sailarekin batera egin du lan hiriko aparkalekuei eta mugikortasunari buruzko informazioa hobetzeko.
www.donostiaturismoa.com webgunean dago jasota garraio publikoan mugitzeko moduari (lineak, ordutegiak eta abar) buruzko eta aparkatzeko tokiei buruzko informazio zehatza. Hiriko aparkalekuak eta aldirietako aparkalekuak (doakoak dira eta autobusarekin lotuta daude hirigunera iritsi ahal izateko) jasotzen dituen plano bat

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.