Donostia Euskadiko hiriburu turistiko nagusia aurtengo otsailean ere

Azteazkena, 21 Martxoa 2018

%1,9ko hazkunde iraunkorrari eutsi dio otsailean

EUSTATek otsailean argitaratutako datuen arabera, Donostiako turismoak hazkunde leun eta iraunkorra izan du (%1,9) beste euskal hiriburuekin alderatuta (-%10,6 Gasteizen eta -6,8% Bilbon). Gainera, Donostiak Gipuzkoako trakzio-indar izaten jarraitzen du: Gipuzkoako gaualdien %57,8a Donostian gauzatzen dira.

Lehen alkateorde eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok honakoa adierazi du: “Poztasunez ikusten dugu Donostia eta Gipuzkoa direla igotzen diren lurralde bakarrak, Araba eta Bizkaiaren jaitsiera nabarmenekin alderatuta. Zentzu horretan, Donostia Euskadiko hiriburu turistiko gisa sendotu da, hazkunde leun eta iraunkorrarekin.

Datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin – desestazionalizazio, nazioartekotzea, hiriaren benetakotasuna eta jasangarritasuna. Nazioartekotzea aipagarria da, Donostia eta Gipuzkoan atzerritarren gaualdiak %18,7 igo baitira. Bestalde, azpimarragarria da otsailean igoera leuna mantentzea, eguraldi zakarra izanda, hiriaren desestazionalizazioa indartzen baitu.

Ernesto Gascok azpimarratu duenez, “Euskadiko hiriburu gisa kontsolidatu gaituzte datuek, eta gainera, hilabete zail batean. Desestazionalizazioarengatik eta kalitatezko zerbitzuengatik egindako apustuak Donostia turismogune propio bihurtzen du, kalitate eta prestigio markarekin”

Ernesto Gasco audioa – EUSTAT-eko datuak

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.