Donostia, Europako Turismogune Onena, TripExpert-en 2018ko “Experts’ Choice” sarien arabera

Ostirala, 23 Martxoa 2018

 “Experts’ Choice” adituek eskainitako sariak turismogunearen kalitate- ratio orokorra kalkulatzen du. Horretarako, 85 bidaia-gida, aldizkari eta egunkari baino gehiagotan oinarritzen da.
TripAdvisor-eko bidaiariek emandako Europako Hondartza Onenaren eta Munduko Seigarren Hondartza Onenaren saria eskuratu ondoren, Donostiak 2018ko Europako Turismogune Onenari adituek emandako saria ere irabazi du. Emaitzaren berri TripExpertek eman du; nazioarteko 85 bidaia-gida, aldizkari eta egunkari baino gehiagotako kritiken arabera turismoguneen posizionamendua zorrotz kalkulatzen du plataformak.

TripExpertek, gainera, turismogune jakin baten inguruan argitaratutako argitalpen kopurua eta lortutako puntuazioa edo balorazioa ere kontuan izaten ditu, kalitateko ratio orokorra kalkulatuta. Prestigio handiko komunikabide batzuek (The New York Times, USA Today edo Entrepreneur, adibidez) Experts’s Choice Awards sarietako emaitzak argitaratu dituzte.

Honako hau adierazi du Turismoko zinegotziak eta alkateordeak, Ernesto Gascok: “Donostia hiriaren izenean, nire poza adierazi nahi dut Europako Turismogune Onenari emandako saria dela eta. Udala, sektore turistikoarekin eta gizarte zibilarekin batera, bideratzen ari den kalitatezko turismogunearen aldeko apustuaren emaitza da saria. Gure hiria bisitatzera etortzen direnek gure hiriaren edertasunaz, gure gastronomia bikainaz eta, batez ere, bertako biztanleez gozatuko dutela espero dut”.
Informazio gehiago

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.