Donostia 360º argazkiek arrakasta itzela lortu dute

Donostia 360º argazkiek arrakasta itzela lortu dute

Facebook eta whatsapp bidez zabaldutako Donostia Turismo & Convention Bureau web orrian zintzilikatutako Donostiako 360 graduko argazkiek izugarrizko arrakasta izan dutenez, web orriak normaltasunez lan egin dezan 585 GB gehiago behar izan ditu.

Argazkiak Luis Davilla-renak dira. 2016ko Europako kultura-hiriburuaren harira, Donostia Turismo & Convention Bureauk 2016ko apirilean antolatutako argazki erreportajeen barnean Davillak eginiko press trip baten ondorioz. Argazkiak DSST&CB-ren web orrian edo esteka honetan sakatuz ikus daitezke:

https://www.sansebastianturismoa.eus/images/donos360/donostia.html

Ernesto Gasco Ekonomia Sustapeneko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak, “ikus-entzunezko material zirraragarria eskegiz – adibidez 360 graduko argazki hauen bidez-, hiria kalitatezko helmuga gisa zabalduko duen web orri erakargarriaren beharra” aldarrikatu du.

Joan den hilean, Donostia Turismo & Convention Bureauren web orriari lan egitea kostatzen zitzaiola jabetu ginen. Mantsotasunaren jatorria 360 graduko argazkien ikustaldi kopuruan zegoen: batzuek 4000 ikustaldi baino gehiago izan zituzten (bi astean 35.000 bisita izan ditu argazki galeriak!).

Aplikazioak arrakasta nabarmena izan du Estatuan, baina honako herrialde hauetan ere ikustaldiak izan ditu, hurrenez hurren: Frantzian, AEBen, Erresuma Batuan, Argentinan, Alemanian, Mexikon, Italian, Herbehereetan eta Uruguain.

panoramica-2

Hiriaren paisaiaren berezitasuna kontuan izanik, ikus-entzunezko edukia sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Pinterest, Youtube edo Flickr) leku nabarmena izatea erabaki du Donostia Turismo & Convention Bureauk, harrera bikaina eta hedapen azkarra izaten baitu beti.

Gainera, deskontzentrazioa bultzatzeko, erabiltzaileek beren argazki eta bideoak igotzeko deialdia egiten dugu, norberaren auzoko txokorik gogokoenak eskegiz hiriaren irudi errotuagoa zabaltzeko. Horregatik, web orriaren hasieran -urtean 2 milioi ikustaldi baino gehiago ditu- donostiarrek eta bidaiariek partekatutako hiriaren argazki-galeria txertatu dugu.

Argazkia bertan partekatu nahi duen erabiltzaileak, honako traolak baliatu ditzake: #SanSebastianTourism eta #KaixoDonostia, edo @sansebastiantourism profila aipatu Instagram bidez.

panoramica-4


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.