Club de Creativos Lehiaketa Donostiara itzuliko da

Club de Creativos Lehiaketa Donostiara itzuliko da

c de c 2017, guztion artean komunikazio eszena definitzeko hitzordua

  • Club de Creativos (c de c) izenekoak sormenaren eta komunikazioaren erdigune bihurtuko du berriro ere Donostia martxoaren 16an, 17an eta 18an “Sormena sortzaileak baino askoz ere gehiago da” lelopean.
  • Lehiaketa Facebookekin batera antolatu dute aurten, eta aurreko ediziotik Donostian egiten da, Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako akordioari esker, Gipuzkoako ostalaritzako eta hoteletako elkartearen, Kursaalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basquetourren kolaborazioarekin.

Dagoeneko “komunikazio-industriaren hitzordu” bihurtu denak profesional ugariri dei egiten die: sormeneko zuzendariak, marketineko zuzendariak, produktuko zuzendariak, produktu-zuzendariak, eduki-kudeatzaileak, diseinatzaileak, argazkilariak, kontu-zuzendariak, planner-ak, komunikabideetako profesionalak eta beren lanarekin marketarako balioa sortzen laguntzen duten guztiak. 80 jarduera baino gehiago bilduko dituzten hiru jardunaldi izango dira. Hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta erakusketak izango dira eta gehienak Kursaal jauregian egingo dira. Amaitzeko Espainiako Sormeneko Sari Nazionalak banatuko dituzte.

Aurtengo leloa “Sormena sortzaileak baino askoz ere gehiago da” izango da eta c de c 2017 ekimenak marketarako egiten den komunikazioan esku hartzen duten profil profesional guztien lana aitortu nahi du. Certamen Club de Creativos delakoa iaztik egiten da Donostian, publizitateko ekimen hori hirira gutxienez 3 urtez erakartzeko Donostia Turismoak & Convention Bureauk bultzatu zuten akordioari esker. Joan den urtean 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren, aurreko edizioko partaide kopurua bikoiztuz. Aurten ere kopuru hori erraz gainditzea espero da.

Lehen egunak, A Egunak, iragarleen beharrak izango ditu oinarri, eta aurtengo arlo berritzaileena iragarleekin eta planner-ekin mahaiak nola landuko dituzten ikustea izango da. “Elkarrekin lan nola egin dezakegun eta gure egunerokorako ikaskuntzak nola atera ditzakegun sakontzen ari den lantaldea eratu dugu”, aipatu du Guille Viglionek, Club de Creativos taldeko presidenteak. “Iragarle bati sortzaile batekin esertzeko esatea interesgarria izan daiteke, baina bien artean konpainiaren CEOraino nola iristen diren ikusteko eseriko dela esatea askoz ere interesgarriagoa da”. Arratsaldeko lana prestatzeko, Risto Mejidek, c de c-ko bazkideak, bi enpresetako bi kontseilari delegatu elkarrizketatuko ditu: António Coimbra, Vodafonekoa, eta Belén Frau, Ikea Italia zuzentzen duen espainiarra. Bestalde, Javier Mariscal diseinatzailea ere elkarrizketatuko du.

Aurtengo edizioko edukiak gehitu nahi dituzten profesionalekin landu dituzte eta mundu mailako sektorean prestigio handiena duten erreferenteen kartela biltzen du: PJ Pereira, gaur egungo sortzaile aldakor, puntako eta apurtzaileenetako bat; Kevin Brady, Droga5 taldeko sormen-zuzendari exekutiboa eta Cannesen 20 lehoi inguru irabazi dituena; Susan Hoffman, Wieden+Kennedyko sormeneko zuzendari nagusia; eta Nicola Mendelsohn, Facebookeko presidenteordea EMEArentzat (bi emakume horiek publizitateko eta teknologiako industrietan eragin handiena dutenak dira, hurrenez hurren). Bestalde, bertan izango dira honako hauek ere: David Trott, azken 30 urteotan Ingalaterran egindako iragarki entzutetsuenetako batzuen sortzailea; Aline Santos, Unileverreko mundu mailako marketineko presidenteordea; Carlos Bayala, New iraultzailearen sortzailea; eta Andreas Malm, Martin Ringqvist eta Agustín Soriano, Forsman & Bodenfors agentziakoak (Suediako 1. agentzia da eta 2010ean The Gunn Report-ek munduko agentzia interaktibo onena izendatu zuen).

Gainera, aurten, D&AD talks izeneko gunea inauguratuko dute Britainiako erakundearen eta c de c-ren lankidetzari esker. Horri esker, D&ADko jaialdiko hizlarietako bat c de c-ra joango da. Aurten, Nils Leonarden, Grey Londres-en presidentearen eta sormen-zuzendariaren, txanda izango da.

Bestalde, hitzaldien programan, La Casa de Carlota izango da; ezohiko sormen-taldea duen diseinu profesionaleko estudioa: Down sindromea eta autismoa duten pertsonak. Diseinu-eskoletako ikasleekin, ilustratzaileekin eta arte-zuzendari seniorrekin modu integratuan eta normalizatuan egiten dute lan. Bertan izango dira hauek ere: Eva Santos, Proximityren sormeneko zuzendari nagusia Espainian eta #masmujerescreativas ekimenaren sortzaileetako bat; Manuel Jabois kazetaria eta Ricardo Llavador, sormen-zuzendari espainiarra, besteak beste.

Prestakuntza izango da gai nagusietako bat

Aurtengo edizioko gai nagusietako bat tailerrak eta masterclasseak izango dira “Nazioartean entzute handia duten profesional batzuei, Paco Conde eta Beto Fernández, Magali Folmer, Ignasi Giró, Marius Zorrilla edo Belén Cocari, ondoen egiten dakiten horren inguruko tailerra emateko eskatu diegu”, aipatu du Guille Viglionek. “Sekulako luxua da, adibidez, Condek guri azaltzea BBHn taldeak nola kudeatzen dituzten eta iragarleekin harremanak nola izaten dituzten kontatzea; edo Folmerrek interesdunei talde txiki bati azaltzea ideiak egunero izateko zer egin dezaketen edo Girók, TBWA Pariseko berrikuntza-zentro batetik datorrenak, ezer hautsi gabe nola berritu azaltzea”.

Zuzenean komunikazioarekin lotutako tailer horiez gain, iaz ia tailer nagusi bihurtu zena ere egongo da: “Andoni Luis Aduriz” sukaldariak eskainiko duen tailerra. Bertan, sormen-prozesua erakusteaz gain, bertaratutakoei jaten emango die.
Era berean, berrikuntza gisa aurten lehen aldiz, Facebook Live bidez zuzenean eskainiko dira sormeneko foro honetan parte hartzen ari diren Estatuko eta nazioarteko sortzaile nagusi batzuekin egindako elkarrizketak.

Informazio gehiagorako:

Inés Fernández. Club de Creativos-eko prentsa arduraduna.

ines@clubdecreativos.com | 653 12 73 32 

edo

Ainhoa Córdoba. Donostia Turismo & Convention Bureauko komunikazio arduraduna.

Ainhoa_cordoba@donostia.eus/ 943 481167

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.