Astelehena, 24 Urria 2016
2016 Turismo Sarietako Kalifikazio Epaimahaiak, salbuespen moduan, aipamen berezia Donosti-Cup-i ematea erabaki du bere 25. urteurrena dela eta
2016 Merkataritza eta Turismo Sarietako epaimahaiak, beraien ibilbide profesionalagatik saritu ditu Gerardo Gonzalez Baragaña, BOX saltokikoa – Donostia Turismo & Convention Bureauko bazkidea- eta Juan Mari del Hoyo, Viajes Azul Marino-koa. Halaber, hurrengo establezimenduak sarituak izan dira berrikuntza, lehiakortasun, kooperazio eta dinamizazioan egindako lanagatik: Gasteizeko Mamia, Gipuzkoako Aramendia gozotegiak, Bilboko Alemana- La Moderna urdaitegia, Las Encartacioneseko Torre Loizaga eta Iruña de Ocako Santa Catalinako Jardin Botanikoa.
Gainera, 25.urteurrena dela eta, DonostiCupek ere aipamen berezia jaso du epaimahaiaren eskutik. Iñigo Urkullu lehendakariak banatu ditu Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoko Sailak eskaintzen dituen sariak, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean, saridun horien lana aitortuz.
Gerardo González, BOX saltokikoa, Ibilbide Profesionalaren Merkataritza Saria
Donostiako bere saltoki txikiarekin nazioartean izan duen proiekzio apartagatik irabazi du sari hau Gerardo González Baragaña Donostiako Box saltokiko buruak. 16 urte zituenetik lan egiten du poltsak egiten. 25 urte zituenetik diseinatzailea eta sormen-zuzendaria da, eta bere ibilbide profesionalean garrantzi handiko lorpenak erdietsi ditu: New Yorkeko modaren astean hartu zuen parte edo Japonian frankizia bat zabaldu du.
Saltokia duela 68 urtetatik gobernatzen duen familiaren bigarren belaunaldiko kidea da diseinatzaile hau. Bere enpresa-ikuspegia da beraiek egiten duten kalitate handiko produktuaren aldeko konpromisoa bermatzea eta mantentzea, eta bizitza osorako salmenta osteko zerbitzua eskaintzea. Horrek balio erantsia emango dio markari eta bezeroen konfiantza bermatuko du.
Donosti Cup-25 urte, Epaimahaiaren Aipamen Berezia
Azkenik, 2016ko Turismo Sarien Kalifikazio Epaimahaiak, salbuespen moduan, erabaki du aipamen berezia ematea Donosti-Cup-i bere 25. urteurrena dela eta.
Era horretara, saritu nahi izan da Donosti Cup-ek eta bere zuzendari Iñigo Olaizolak egindako lana. 1992ko abuztuan kirol-topaketa gisa hasi zen eta gaur egun hirian eta lurralde osoan turismoa dinamizatzeko elementu eztabaidaezina da, bai eta Euskadi kalitatezko helmuga, era askotako aukerak eskaintzen dituena, izaten laguntzen duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat ere.