Asteartea, 26 Abendua 2017
464.202 ikustaldi izan ditu erronkaren bideo nagusiak, 3.840 interakzio sare sozialetan eta 585 parte-hartzaile. Bideoa batez ere Frantzian, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Espainian zabaldu da.
Graz-eko (Austria) Martina izan da irabazlea eta urtebeteko epea izango du Arzak jatetxean bazkariaz gozatzeko.
Donostia Turismoa & Convention Bureauk #BasqueChallenge erronka sortu du bisitariei euskara ezagutzera emateko asmoz, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesarekin. Ekintza VISIT-BIZI 2017-2021 Turismo Gida- Plan berriaren baitan sartuta dago eta xedea da, gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmendu dugu.
Donostia Turismoa & Convention Bureauk VISIT- BIZI 2017-2021 Turismoko Gida Planean jasotako laneko ardatzen baitan euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.
#BasqueChallenge erronkaren helburua bisitariei euskara modu dibertigarri eta biralean ezagutaraztea izan da. Bertakoek ere parte har zezaketen, guztion artean, bideoari eta euskarari ahalik eta oihartzun handiena emateko. Japoniako, Estatu Batuetako, Australiako, Zeelanda Berriko, Frantziako, Alemaniako, Austriako, Erresuma Batuko, Irlandako, Argentinako, Suitzako eta beste herrialde batzuetako turistak ausartu dira “Ni gai naiz, zuek ere izango al zinatekete?” esaldia errepikatzen eta grabatzen.

Erronkari eta euskarari buruzko bideo nagusi bat sortu zen Donostia Turismoa & Convention Bureautik, eta bideo horrek 464.202 ikustaldi izan ditu. Sare sozialetan, halaber, parte-hartzea oso handia izan da; hots, partekatzeak eta komentarioak batuta, 3.840 interakzio.
Erronkari dagokionez, 585 lagunek parte hartu dute: 534k bideoa partekatu eta beste lagun bati erronka bota diote (sare sozialetako aipuen bidez), eta 51ak beren burua grabatu dute esaldia errepikatzen (5 zenbaki estra lortzen zituzten zozketarako). Bideoa batez ere Frantzian, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Espainian zabaldu da.
#Basque Challenge-i buruzko informazio gehiago eta bideo guztiak:
www.donostiaturismoa.com/basquechallenge
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago