900 donostiar baino gehiagok beraien auzoetako txoko gustukoenak erakutsindituzte #GureDonostia argazki lehiaketan

Osteguna, 03 Azaroa 2016

Lehiaketaren helburua da hiriko auzoetan ezkutatutako esperientziak eta txokoak partekatzea. Hala, turistak eremu zabalagoan mugitzea bultzatuko nahi da, eta, aldi berean, Donostia errealago bat erakutsi.

Epaimahaiaren Sari Bereziaren argazki irabazlea, Jakes Berriorena @jakes_berrio- Donostia Turismoko 2017ko gidetako baten azala izango da.
Publikoaren Sariaren irabazleak honakoak izan dira: Maitane Martín – @maitanemartin- Gorka Garmendia -@blablablaseventin-, Alba Ruiz de Larrinaga @aalbiuss- eta Josçe Sabino Jr. – @josesabinoir. Epaimahaiaren eta Publikoaren sariaren irabazleek ihesaldi gastronomiko edo erromantiko bat irabaziko dute.

955 argazki aurkeztu dira #GureDonostia Instagram Lehiaketara, eta, bertan, donostiarrek, beraien auzoetako txoko gustukoenak erakutsi dituzte. Donostia Turismo & Convention Bureauk antolatu du lehiaketaren lehenengo edizioa, Donostia ezezagunago bat erakusteko eta hiriko auzoak goratzeko.
Lehiaketak Donostia Turismoko Plan Nagusiaren ardatzetako bat bultzatzen du, hots, turismoa deszentralizatzearena. Horrela, bisitariak hiriko zonalde desberdinetan banatzea sustatu, gune batzuk saturatzea ekidin, eta, era berean, auzoetako saltokiak eta jatetxeak dinamizatzea lortu nahi da.
5 instagramer entzutetsuek osatutako epaimahaiak- @sistersandthecity, @donosbords, @gandafro, @igersdonostia eta @galletita87- eta Donostia Turismoko teknikari batek hautatu dute Epaimahaiaren Sari Berezia jaso duen argazkia eta eremu bakoitzeko 3 argazki finalistak.

Argazkia sortzailea izatea eta txoko, esperientzia edo ikuspegi berezia eta ezberdina erakustea baloratu du epaimahaiak, hiriko auzo desberdinak erakutsiz. 1300 pertsona baino gehiagok bozkatu dute beraien argazkirik gustukoena Facebooken, eta eremu bakoitzeko irabazlea, “atsegin dut” gehien jaso dituen irudia izan da.

Epaimahaiaren sari bereziaren irabazlea
Jakes Berrio @jakes_berrio
 
premio-jurado
1. guneko argazki irabazlea
Antiguo /Igeldo/ Ibaeta/ Añorga/ Zubieta/ Aiete/Miramon
Maitane Martin @maitanemartin

2. guneko argazki irabazlea
Amara/ Amaraberri/ Riberas/ Loiola-Txomin/ Martutene
Saza Tornil @blablablaseventin
irabazleak1-2-gunea
3. guneko argazki irabazlea
Egia/ Ulia/ Bidebieta/ Intxaurrondo/ Altza
Alba @albiuss

4. guneko argazki irabazlea
Parte Zaharra/ Erdialdea/ Centro/ Gros
José Sabino Jr. @josesabinojr
irabazleak3-4-gunea

Argazki guztiak ikusteko:
https://www.sansebastianturismoa.eus/es/ofertas/concurso
https://www.instagram.com/explore/tags/guredonostia/
https://es.pinterest.com/visitssebastian/guredonostia/

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.