Astelehena, 08 Maiatza 2017
Gida Plan berriko lehentasunak aldatu egin dira turismogunearen kudeaketan oinarrituta. Horren helburua turismoaren garapen orekatua eta iraunkorra bilatzea da, marketinean orientazio berriarekin eta lehentasunezko helburu diren hartzaileengan gehiago oinarrituta, turismogunearen oreka eta kalitatea mantendu ahal izateko.
Gida Planaren zirriborroa balioztatze eta onartze fasean dago eta lan tekniko handiaren emaitza izan da. Funtsezko lagunei 70 elkarrizketa baino gehiago egin zaizkie, lan-mahaietan 100 pertsona baino gehiagok hartu du parte, gonbidatutako adituak izan dira, aholkulari espezializatuen taldeak, Plaza Irekia izeneko herritarren parte-hartze prozesua eta abar.
Aztertzeko, alderatzeko eta balioztatzeko asmoz ostiralean Turismo Kontseiluari aurkeztutako 2017-2021 Gida Plan berriko proposamenak lehentasunen agendan aldaketa planteatu du.Horren arabera, lehentasuna jarri du turismoaren kudeaketan parte hartzen duten eragileen, inguruko udalerrien eta herritarren arteko konplizitate-harremanak bilatu nahi izan ditu; hala, turimosgunearen garapen orekatua eta iraunkorra lortu ahal izateko politika publikoak eta neurriak bermatu nahi dira.
Oro har, turismoak hirian izaten duen inpaktu ekonomikoa oso positiboa da diru-sarrerei zein sortutako enpleguari dagokienez. Excelturren datuen arabera, 2016an hotel-establezimenduetan 3000 enplegu eragin zituen (hazkundea % 12koa izan zen; hau da, Estatuko batez besteko hazkundea baino askoz ere handiagoa, % 5ekoa izan baitzen) eta JEGIDen arabera, ostalaritza-sektorean 6.424 enplegu eta txikizkako merkataritzan 8.753 enplegu eragin zituen. Turisten eta txangozaleen gastuak tokiko produkzio-sistema osoari eragiten dio eta hiri osora iristen da. Dena den, badaude aurreratzea eta kudeatzea komeni den eta turismo-jardueratik eratorritako beste efektu posible batzuk ere.
Donostiako turismo-fenomenoari dagokionez, kontuan izan behar da bertako biztanleek, txangozaleek eta turistek hiriko denborak, agertokiak eta jarduerak partekatzen dituztela eta, ondorioz, presio turistikoa baino gehiago, denbora eta espazio jakin batzuetan pertsonak pilatzeagatik sortzen den gizakiaren presioa aipatu beharko genuke (egindako zenbaketen arabera, adibidez, urte osoan Alde Zaharrean izandako pertsonen pilaketa handiena turistikoa ez den garaian gertatzen da; hau da, abenduaren 21ean, Santo Tomas azokaren egunez). Urteko une jakin batzuetan bisitariak pilatzen diren nodoak/espazioak izaten dira eta, aldiz, beste gune batzuk turismoaren erabileratik erabat kanpo geratzen dira.
Donostia gaua emateko turismogune klasikoa da. Hirian gaua ematen duten turisten fluxua oso handia izaten da datu absolutuei eta erlatiboei dagokienez. Batez besteko egonaldia beste hiri-turismogune batzuetakoa baino handiagoa izaten da. Dena den, txangozaletasunaren hazkundeak eta urtarokotasun handiak hiriko eredu turistiko klasikoan distortsioak txertatzen ditu eta datuetan argi ikus daiteke gaia kritikoa dela. Bi txangozaletasun mota ikus daitezke: oporretako txangozaletasuna (gaua beste udalerri batzuetan eman eta Donostia bisitatzen dutenak) eta tarte handiko metropoliko txangozaletasuna (nahiko ohikoa den hiriko aisialdia). Denborari dagokionez kontzentratuta egoten diren afluentzia-fluxuak dira (udako urtarokotasuneko goiko mugak indartzen dituzte) eta haien gastu maila txikiagoa da. Grafikoan argi ikus daiteke txangozaletasunaren eragina:

Bestalde, Donostia oso hiri berezia eta erakargarria da hirigintzari, arkitekturari eta hiriko diseinuaren xehetasunari dagokienez. Horregatik, ez da desiragarria kartelen, erakustokien, mahaitxoen edo marka globalen bidez egindako paisaiaren hutsaltzea. Izan ere, horiek espazio publikoa betetzen dute eta ikusizko kutsadura eragin dezakete. Ez dago abian hiriko irudi orokorrerako mehatxu bihur daitekeen hirigintzako proiektu handirik, baina hasi gara “parafernalia turistikoko” adierazpen batzuk ikusten (batez ere Alde Zaharrean).
Mugigarritasunari dagokionez, egoiliarrek hiriko eremua ohikotasunez erabiltzeak, bisitariaren mugigarritasun-urratsek eta erdigunean dauden espazioetan ezohiko ekitaldiak gero eta maizago egiteak eguneroko mugigarritasunean tentsioak eragin ditzake eta baliteke horrek guztiak erregulazioa eskatzea.
Horregatik, beharrezkoa da espazio turistikoa kudeatzea eta bereziki espazio publikoaren mugigarritasunarekin eta turismo eta aisialdiko erabilerarekin lotuta. Gida Planak turismo-jarduera esparru hauen inguruan antolatzearen/kudeatzearen aldeko apustua egin du:
Gune turistikoen kudeaketa, eta turismo-jardueraren antolamendua eta kontrola.
Hiriko paisaiaren kalitate-parametroak mantentzea.
Aurre hartzeko neurriak turismo arloko mugigarritasunean.
Turismogunearen inteligentziako sistema integrala diseinatzea eta abian jartzea (edo turismo arloko behatokia).
Finantzaketako lankidetza-formulak bultzatzea (udal-tasa turistikoa sortzea, adibidez)
Ostatuen sektorean P2P delakoa txertatu izanari dagokionez, hiriko ereduan eta turismo arloko ereduan eragina izango duen fenomenoa dela esan dezakegu. Ostatu mota hori (AirBnB, HomeAway, Tripadvisor…) batez ere erdigunean pilatzen da eta, batez ere, Alde Zaharrean. Gainera, azkenaldian Grosera zabaltzen hasi da. Horregatik, beharrezkoa da turismo-erabilerako etxebizitzen antolamendua eta kontrola egitea. Donostian badago horren inguruko hirigintzako araudia abian.
Horrek jarduera horretako lizentziak lehen solairuan kokatuta dauden etxebizitzetara mugatzen ditu, baina beste neurri batzuk ere jaso daitezke:
Hiriko ostatu-eskaintzaren kalitatea bermatzeko jarduera arautzea.
Eskaintza likido horren kontrola eta ikuskapena areagotzea.
Jarduera horrek Alde Zaharrean duen hedapena kontrolatzea eta eskaintzaren sakabanatze-neurriak turismoaren txertaketa maila txikieneko eremuetara iristea bultzatzea
Herritarrak kontzientziatzea eta pedagogia egitea etxebizitzak turismo-ostatu inolako kontrolik gabe bihurtzeak izan ditzakeen eraginen gainean.
Bitartekari diren plataformekin elkarrizketa finkatzea.
Turismorako kudeaketaren arrakasta ziurtatzeko beharrezkoa da turismo-ikuspegia, herri mailan turismoaren kudeaketan parte hartzen duten eragileen arteko konplizitate-harremanak, turismoari lotutako programa eta politika publikoen eraginkortasuna bermatzeko gaitasun instituzionala eta prozesuan herritarren partaidetza ziurtatuko dituen estrategia-plana.
Aldi berean, lurralde zabalgo eta halaber erakargarri bateko funtzionamendu turistikoa indartu nahi da, metropoliari lotutako udal-konpetentzia gaindituko duten formulak bilduz. Horretarako, Euskadiko / Frantziako kostaldeko (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Pasaia, Hondarribia, Hendaia, Donibane Lohitzune, Biarritz) eta Donostiatik gertuago eta osagarriak diren Gipuzkoa barnealdeko helmugekiko (Goierri etab.) harremanak indartu behar dira.
Kudeaketa turistikoa hiriko lehentasunen agendara egokitu behar da eta horretarako, ezagutzaren eremuan, turismoaren eraginerako, irisgarritasunerako, mugikortasunerako, turismoari egokitutako IKTetarako, kalitaterako, trebakuntzarako… tresnak behar dira, baita lehentasunezko publiko objektibora egokitutako marketing-orientabide berria ere. Turismoaren garapen orekatu eta jasangarria nahi badugu, Donostiak turismoa hiri-ehunean, ekonomian eta gizartean era orekatuan barneratzea ahalbidetuko duen publikoaren araberako eskaintzaren segmentazioa gauzatu behar du, hiriaren bizi-kalitatea mantentzeko.
Donostiako Turismoaren 2017-2020 Gida Planaren proposamena lan teknikoaren prozesu luzearen ondorioa da, alde batetik, kanpo-iritzia jasotzeko– industria turistikoan gako diren pertsonei, gonbidatutako adituei (European Cities Marketing-eko zuzendariak, Exceltur, Turismo de Valencia, Turismo de Barcelona etab.), 4 aholkulari talde espezializaturi (Universidad Complutense de Madrid, Brandgeneering, Laudantis eta Iñaki Gaztelumendi) egindako 20 inkesta baino gehiago- eta bestetik barne iritzia jasotzeko– turismoari lotutako Gida Planeko (MICE, Turismoaren Gobernantza, Negozio Eredua, Helburuko Publikoak eta marka turistikoaren kudeaketa, Hazkunde Orekatua, Ostatu Eskaintza), Plaza Irekia partaidetza-prozesuko eta Donostia Turismoa & Convention Bureau taldearekin izandako lan-saio eta elkarrizketetako 100 partaide baino gehiagori egindako 50 elkarrizketa baino gehiago.
Datozen asteotan Udaletxeko alderdi politikoetako eta sektore turistikoetako ordezkariek zirriborro hau landuko dute, datozen urteetan hiriaren estrategia turistikoa bideratuko duen Turismoaren Gida Plana onartzeko helburuz.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago