Kanpainak

Donostiako pintxo tradizionalari balioa emateko toki-kanpaina


Donostia Turismoak, Pintxo Institutuarekin lankidetzan, toki-kanpaina berri bat jarri du abian, Donostiako pintxoaren tradizioa bizirik mantentzen duten tabernak babesteko eta aintzat hartzeko.

Helburua argia da: dedikazioz eta ofizioz, hiriaren nortasun gastronomikoaren parte diren pintxo klasikoak egiten jarraitzen duten establezimenduen lana ikusaraztea.

Zein da zure pintxorik gogokoena?” lelo nagusiaren azpian, kanpainak emozionalki konektatu nahi du donostiarrekin, oroitzapenak, donostiar sentimendua eta Donostiaren esentzia gogora ekartzen dituzten zaporeak aldarrikatuz. Pintxo tradizionalaren balio kultural eta gastronomikoa indartzeko eta herritarrak pintxoa defendatzen duten tabernei laguntzera animatzeko hurbileko modu bat da.

Kanpaina abenduaren 1etik 15era egongo da ikusgai, Amara, Antigua, Erdialdea, Parte Zaharra eta Gros auzoetan sakabanatutako 34 markesinatan. Orobat, autobus binilatua jarri eta hainbat irrati-iragarki emango direnez, bermatuta dago hirian presentzia zabala izango duela bi aste horietan.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.