Kanpainak

#BasqueChallenge. Ausartzen zara?

Donostia Turismotik gure hiriko onena erakutsi nahi dizuegu bisitatzen gaituzuen guztioi eta BASQUE CHALLENGEren bidez, EUSKARA, gure hizkuntza aurkezten dizuegu. Urtez urte, erronka bat prestatuko dugu euskal kulturaren inguruan. Lehenengoa, esaldi hau euskaraz errepikatzea: “Ni gai naiz, zuek ere izango al zinatekete?”


Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, zozketa egingo da parte hartzaileen artean eta sarituak 2 lagunentzako bazkaria irabaziko du Arzak jatetxe ospetsuan (3 Michelin izar).

Parte hartzeko bi aukera dituzu:
1. Partekatu bideoa sare sozialetan eta desafiatu zure lagunak (esaiezu).
2. Grabatu esaldia errepikatzen duzun bitartean eta igo bideoa sare sozialetara #basquechallenge traolarekin (x5 zenbaki gehigarri zozketarako!).
Lehiaketaren emaitza Donostia Turismoaren Facebookeko orri ofizialean, Instagram eta Twitter profilean eta www.sansebastianturismoa.eus webgune ofizialean argitaratuko da.

Eta irabazlea da…

Making of

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.