Donostia aukeratzeko arrazoiak

Zure hurrengo abentura, itsasoaren eta tradizioaren artean

Badia ikonikotik hasi eta tradizioz betetako kalezuloetara arte, Donostiak natura, kultura eta zaporea uztartzen dituen hiria ezagutzera gonbidatzen zaitu urrats bakoitzean

Donostia, bat bakarra munduan

Hiru hitz besterik ez dira behar hiriaren berezitasuna deskribatzeko.
Donostiak ageriko edertasuna du. Edertasun ikonikoa eta ukaezina. Baina desiratzen dago dituen sekretuak eta ezkutatzen dituen txoko xarmagarriak zuri erakusteko. Sedukzioaren tokia eta unea da. Eztia eta ahaztezina izango da. Eman amain zure buruari.

Gastronomia, gure nortasun ikurra

Donostia munduko hiriburu gastronomikoetako bat da, eta bertako gastronomia paregabea da, euskal tradizioa, tokiko produktua eta berrikuntza uztartzen dituelako.
Metro koadroko Michelin izarren kontzentraziorik handiena duen bigarren hiria izanik, nazioartean ezaguna da tokiko sukaldaritzaren kalitateagatik, dituen pintxo barra ugariengatik, sagardotegi tradizionalengatik eta elkarte gastronomikoengatik.
Gainera, hezkuntza gastronomikoaren punta-puntako Basque Culinary Center zentroaren egoitza da.
Pincho de anchoa sobre cama de pimientos.
Artikulura joan

Donostia, munduko 10 helmuga gastronomiko onenen artean, Lonely Planeten arabera

Itsasoari begira eta mendiz inguratua

Gutxi ausartzen dira Donostiaren edertasuna zalantzan jartzen: hiria inguratzen duten mendien kolore berdea, Urumea ibaiaren sakonera gutxiko uren tonu turkesa eta badiaren itsas urdina. Donostiako paisaia deigarria da.
Hirian, edertasun natural horrekin batera, ezin hobeto planifikatutako arkitektura bat aurkituko dugu, hiriaren iragan aristokratikoa islatzen duena, non Belle Époque estiloa eta estilo arrazionalista eta garaikidea uztartzen baitira harmonia betean.
Eraikuntza berriek, oraindik ere, errespetatu egiten dute XIX. mendeko errege-erreginak eta burgesia kontentatzeko eraikitako ondare arkitektoniko hori eta, hala, auzo bakoitzaren dotorezia bereizgarria mantentzen da.

Europako hizkuntzarik zaharrena hitz egiten dugu

Donostia euskal kulturaren isla da, eta milaka urteko kultura horren tradizioek oso indarrean jarraitzen dute gaur egungo gizartean: herri kirolak (estropadak, euskal pilota eta zesta punta, harri-jasotzaileak, etab.), bertsolariak, euskal dantzak eta abar.
Gure hizkuntza, euskara, Europako zaharrena da, eta jatorri ezezaguna du, oraindik ere.
Dantzaris vistiendo albarcas tradicionales.
Blog-a

Euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua da Euskaraldia

Donostia kultura da

Donostia musika eta arte eszenikoak hiriko bizitzarekin elkartzen diren eszenatoki zirraragarria da. Urtero hamar jaialdi baino gehiago izaten dira, eta txoko bakoitza galaz janzten da artista nabarmenei harrera egiteko eta azken joerak ospatzeko.
Gainera, artista garaikide ospetsuen eskulturek hiria kokapen estrategikoetan nabarmentzen dute, atmosfera ia magikoa sortuz. Lan horien artean daude Chillidaren Haizearen Orrazia, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa, Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa edo Cristina Iglesiasen Hondalea.
Gure kultura kontserbatzeko eta partekatzeko ezinbestekoak diren Donostiako museoek gure herriaren historia eta espiritua gordetzen dute beren aretoetan.
Esculturas emblemáticas de San Sebastián sobre las rocas junto al mar.

Hiri zirraragarri eta kirolzalea

Donostian kirola arnasten da, eta mota guztietako diziplinak biltzen dira. Running-ean aritzen direnek aukera dute Urumearen erriberan zehar ibiltzeko, hiriko hiru hondartzak esploratzeko eta Ulia eta Urgull mendietako bidexketan barrena ibiltzeko.
Uretako kirolak maite dituztenentzat, Kantauri itsasoa eszenatoki perfektua da. Zurriola hondartza ikonikoak mundu osoko surflariak erakartzen ditu; aldiz, Ondarretan eta Kontxan kayaka eta paddle surfa egin daitezke, ingurune paregabe batean.
Txirrindulariek aparteko erronka bat aurkituko dute kostaldeko eta mendiko ibilbideetan, esaterako, Donostia Klasikoan igotzen diren mendate mitikoak. Gainera, talde kirolek toki berezia dute hiriko frontoi ugarietan, zeinetan euskal pilotako txapelketak egiten baitira etengabe.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.